Exposiciones / Erakusketak

Exposición 2.003 Erakusketa


   "Margotzea ez da errealitatea morrontzapean kopiatzea, baizik eta erlazio konplexuen arteko harmonia harrapatzea; ondoren erlazio horiek gama pertsonalaren moldera ekartzen dira, azkenean logika berri eta original baten arabera garatzeko."

Cézanne.

El muro

2001 "El muro"
óleo/tabla (41x31 cm.)
89 Kb.

Reflejo

2002 "Reflejo"
óleo/tabla (73x60 cm.)
60 Kb.

Hiedra 1

2003 "Hiedra 1"
óleo/tabla (55x38 cm.)
73 Kb.

Hiedra 5

2003 "Hiedra 5"
óleo/tabla (55x46 cm.)
73 Kb.

Hiedra 4

2003 "Hiedra 4"
óleo/tabla (73x54 cm.)
44 Kb.

Hiedra 3

2003 "Hiedra 3"
óleo/tabla (81x81 cm.)
84 Kb.

Hamar Uda

   Maiz, margolari baten lana arakatzerakoan, erreferentzien bila abiatzen gara: bere lana hobeki interpretatzeko, joera edota estilo batekin lotzeko; baina, hauek topiko murriztaileak bertzerik ez dira izaten. Aitzitik, sortzaile baten lana azaltzeko aukera duenak arindu egiten du haren lana sailkatzeak ekar dezakeen arriskua. Eta nik horixe egin nahiko nuke ondoko lerroetan: margolariaren lana azaldu.

   Hasteko, garbi erran nahi dut Tomás Sobrinok ez duela errealitatea isladatzen, eta ez dela naturaren deskripzioaren eremuan dabilen pintorea. Are gehiago, bere jarduera artistikoaren helburua da berak bizi duen errealitate hori eraldatzea, bihotzeratzea; barneratzea, finean; eta argitaratze-prozesu misteriotsuaren ondotik, bere margolanetan isladatzen da aipatu errealitate hori.

   Tomás Sobrino ez da magolari figuratiboa, baizik eta antzaldatzailea. Eta pinturaren bitartez, bi gauza erdietsi ditu: hutsalkeriaren osotasuna eta ñabardura tikienaren trazu ñimiñoena. Harana eta mendia umetoki sinboliko bilakatzen ditu; harresia eta harlauza, antzinako atsedenleku; bago eta iratzeen itzal-zokoa, gastetasunaren aterpe; bide eta bide-xendak, halabeharraren eraikuntzari eskainitako omenaldi; uraren ispilu eta distira, une llaburraren erakusgarri; lezka eta buztin zartatua, umiltasunaren metafora; huntzaren goiti egite isila, lasaitasunaren defentsa... Azken batean, bere margolanek begi-bistan eta hurbil dagoenaren egia azaleratzen dute; baina hautematen delarik, aztoratzen du, ustekabea sorrarazten du. Horixe baita zerumugaz honatago dagoenaren begiztatzailea den margolari honen zeregina.

   Eta hau guzia egin ahal izateko, bere metodo propioa du; eta hautaturiko ibilbideak eremu fisiko eta mental aunitzetara eramaten du.

   Lehen eremuan uzta gertatzen da: Tomás Sobrino akuilu eta pizgarri guziei beha jartzen da, eta bere behatoki zorrotzean bermaturik, bildu egiten ditu.

   Bere sentipenen laborategia den bigarren eremuan, bertzalde, esperimentazioa gertatzen da. Bilduriko informazioa aztertu eta barneratu ondotik, ehundura, kolore eta formaren alkimiaren bitartez, mamia bereiztera heltzen da. Emaitza begi-bistakoa da: margolanek garbi erakusten dute hautemandakotik barneraturikora arteko ibilbidea, eta barne-barneko itxuraldatzea egiaztatzen du.

   Baina ez da horrekin konformatzen. Tomás Sobrinok gizarteratu egin nahi du itxuraldatze hori, bere bizilekua hobetu nahi du, eta irakasle-lanen bitartez, kompartitu nahi ditu bere esperientziak inguruko jendearekin. Bere kontakizun artistikoen bidez, bide-erakusle izan nahi du inguruarekiko atxikimenduaz denaz bezainbatean.

   Eta hona hirugarren eremua: ausartena eta menturazkoena da, kemen eta adore gehien eskatzen duena, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuek bat egiten dutenekoa. Elkarrekikotasunaren eremua da, kulturaren --errealitatea leuntzeko asmoz, gizakiari bururatzen zaion oro-- ekosistema naturala.

   Seinale gehiago behar izanen dira, Tomás. Eta gizaki pribilegiatua bazara ere, menturaz, gazi-gozo zein bihozmin gehiago egonen dira zure esperoan, baina ez du garrantzi handiegirik. Benetan beharrezkoa dena José Ángel Valente-k azaltzen digu --nik baino aunitzez hobeki-- bere poema baten hondar bertsoentan:

Haber llevado el fuego un solo instante
razón nos da de la esperanza.
Pues más allá de nuestro sueño
las palabras, que no nos pertenecen,
se asocian como nubes
que un día el viento precipita
sobre la tierra
para cambiar, no inútilmente, el mundo.

   Jarraikiozu aspaldian hasitako bidaiari, eta trazu, orban eta geometriek osaturiko ekipaia ere zurekin eraman. Ez dizut bihotz eman nahi. Segitzeko arrazoia da behar duzuna, eta hori zuk bakarrik dakizu baduzunentz.

   Nolanahi ere, zerbait behar baduzu, nik kontsolamendua soilik eskaintzen ahal dizut, eta konpainia pixka bat.

Koldo Sebastián. 2003ko ekaina.

Hiedra 2

2003 "Hiedra 2"
óleo/tabla (70x50 cm.)
64 Kb.

Hiedra 6

2003 "Hiedra 6"
óleo/tabla (60x60 cm.)
76 Kb.

Hiedra 7

2003 "Hiedra 7"
óleo/tabla (44x12 cm.)
51 Kb.

Hiedra 8

2003 "Hiedra 8"
óleo/tabla (27x22 cm.)
102 Kb.

Abstracción

2003 "Abstracción"
óleo/lienzo (100x81 cm.)
61 Kb.

Ventana

2003 "Ventana"
óleo/tabla (130x100 cm.)
127 Kb.

"Venid al borde, dijo.
Dijeron: Tenemos miedo.
Venid al borde, dijo.
Fueron
Les empujó... y volaron."

Apollinaire

Atrás / Atzera

Home